Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 16:7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Horregatik,beren herriarengatik aieneegingo dute moabdarrek,aiene guztiek;intziri egingo dute,atsekabearen atsekabez,Kir-Haresetekomahats-opilez oroituz.

8. Izan ere, zimelduak daudeHexbongo landak,Sibmako mahastiak.Hango ardoak nazioetako erregeakzorabiatzen zituen.Jazer-eraino iristen ziren aihenak,basamorturaino hedatzen,Itsaso Hileraino luzatzen.

9. Horregatik, Sibmako mahastiarinegarrez ari natzaio,Jazerrekin batera;negar-malkoz bustiko zaituztet,Hexbon eta Elale,mahats-biltzeeta uztako poz-irrintziakgaldu baitira zuenean.

10. Joan dira soroetatikpoza eta alaitasuna;mahastietan ez da gehiagooihu eta kantarik;dolareetan ez da gehiagomahatsik estutzen.Kito poz-irrintziak!

11. Harpa baten antzeradardaraz daukat bihotzaMoabengatik,dardaraz barrua Kir-Haresengatik.

12. Moab nekatzeraino ibiliko damuinoetara bidean,otoitzerako bere santutegirajoan eta joan,baina alferrik izango du».

13. Horra Jaunak Moabi buruz aspaldi esana.

14. Hona zer dioen orain:«Hiru urte barru juxtu,Moabeko handikiaketa haren jendetza ugariaguztiz eskas bihurtuko dira:talde txiki eta indargabe batbesterik ez da bizirik geldituko».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 16