Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 16:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Moabdarrok,bidali lurraldeko nagusiarizerga gisa zor dituzuen bildotsak,basamortuko Sela hiritikSion mendira.

2. Habiatik uxaturikotxorikumeak diruditeMoabeko bizilagunek,Arnon errekaren pasabideetan.

3. Hau diotsote Judako herriari:“Esaguzue zer egin,hartu zeuen gain gure defentsa.Itzalpetu eguerdi beteaeta egizue gauaren antzeko,erbesteratuak gordetzeko,ihesi doazenak aurki ez ditzaten.

4. Utziezue Moabeko erbesteratueizuenean bizitzen.Babes itzazue hondatzaileagandik”».Zapalkuntza amaitu,hondamendia igaro eta zapaltzailealurraldetik joango denean,

5. Jainkoak maitasuneanfinkatuko du errege-tronua,eta Daviden ondorengoaeseriko da bertan:epaile leial izango da, justiziazale,zuzenbidea egiteko gogotsu.

6. Honela dio Judako herriak:«Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria,haren oilarkeria eta handiustea,haren handi-iritzi hutsalak.

7. Horregatik,beren herriarengatik aieneegingo dute moabdarrek,aiene guztiek;intziri egingo dute,atsekabearen atsekabez,Kir-Haresetekomahats-opilez oroituz.

8. Izan ere, zimelduak daudeHexbongo landak,Sibmako mahastiak.Hango ardoak nazioetako erregeakzorabiatzen zituen.Jazer-eraino iristen ziren aihenak,basamorturaino hedatzen,Itsaso Hileraino luzatzen.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 16