Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 14:27-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jaun ahalguztidunak hartu duenerabakia nork galarazi?Jaunak luzatua duen eskuarinork atzera eragin?»

28. Akaz erregea hil zen urtean, mezu hau iragarri zuen Isaiasek:

29. «Ez poztu, filistear herria,jotzen zintuen zigorrahautsia dela eta; izan ere,sugegorria sortuko da sugetik,eta herensuge hegalariasugegorritik.

30. Nire herriko gizagaixoenek ereizango dute non bazkatu,behartsuek lasaihartuko dute atseden;filistearrak, ordea,goseak hilaraziko ditut,bat bakarrik ereez da bizirik geldituko.

31. Egin aiene eta garrasi,Filisteako hiriok!Ikaratu, lurralde osoa!Hor baitator iparraldetikgudarostea,ke-laino trinko baten antzera,inortxo ere bere lerrotikokertzen ez dela.

32. Zer erantzungo ote dieguherri horretako mandatariei?Sion sendo ezarri duela Jaunak,eta bertan izango dutela babesharen herriko dohakabeek».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 14