Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 14:1-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bai, erruki izango die JaunakJakoben ondorengoei:bere aukeratuaizango du oraindik Israeleta beren lurraldeanezarriko ditu berriro.Atzerritarrakhaiengana bilduko diraeta bat egingo duteJakoben herriarekin.

2. Herri askok lagunduko die,beren lurralderaino eramanez;baina israeldarrakhaien jabe egingo diraJaunaren lurraldean,morroi eta neskametzat hartuz.Lehen gatibu eduki zutenakgatibu hartuko ditu Israeleketa lehengo zapaltzaileakmenderatuko.

3. Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel,

4. honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:«Horra zertan den zapaltzailea!Horra zertan denharen harrokeria!

5. Hauts egin du Jaunakgaizkileen aginte-makila,zapaltzailearen nagusigoa.

6. Honek herriakamorruz jotzen zituen,aspertu gabe jo ere;nazioak suminez zapaltzen zituen,etengabe pertsegituz.

7. Lasai eta bakeandago orain lurraldea,pozez oihu dagi.

8. Libanoko nekosta eta zedroek erepoz hartzen dute zure lepotik,esanez:“Zu erori zarenez geroztik,ez dator inor gu moztera”.

9. Egonezinik dago han beheanHildakoen Egoitza,zuri harrera egiteko zain.Zu zarela-eta esnatu egin dituhildakoen espirituak,lurreko handiki guztien arimak;beren tronuekin jaikiarazten dituherrietako errege guztiak.

10. Denek aho batez esaten dizute:“Zureak ere egin du,gure pareko zara orain.

11. Herio Leizera amildu dutezure harrokeria,zure harpa-soinuekin batera.Ustela duzu azpigarri,harrak estalki”.

12. Horra zerutik eroria,goizeko izar distiratsu hori!Horra lurrera amildua,herrien menderatzaile hori!

13. Honela zenioen zeurekiko:“Zeruraino igoko naiz;izarrik garaienak baino goragojarriko dut tronua;iparraldeko azken muganeseriko naiz,jainkoak biltzen diren mendian;

14. hodei guztien gainetik igoko naizeta Goi-goikoaren antzeko izango”.

15. Baina horra:Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!

16. Ikusten zaituztenakbegira-begira gelditzen zaizkizu;ezin dute sinetsi zuri gertatua:“Hau al da mundua dardarazeta herrialdeak beldur-ikarazjartzen zituena?

17. Hau al da mundua basamortueta hiriak errauts bihurtzen zituena?Hau gatibuak sekulaaskatzen ez zituena?”

Irakurri kapitulu osoa Isaias 14