Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 13:3-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gudariei dei egineta aginduak eman dizkiet:neure haserrearen ordezkariaukeratu ditut,nire ohorearendefendatzaile gartsu baitira».

4. Entzun zalaparta mendietan:jendetza handia dirudi.Entzun erresumen,bildu diren herrien iskanbila.Jaun ahalguztidunaikuskapena egiten ari zaioborrokara doan gudarosteari.

5. Urrutiko lurraldetik datoz,zerumugaz haraindi.Jauna bera dator etorri,bere haserrearenordezkari dituenekin,eskualde osoa txikitzera.

6. Egin garrasi,gainean baita Jaunaren eguna!Hor dator Jainko ahaltsuarenhondamen-indarrez.

7. Orduan, denei besoakeroriko zaizkie,denek adorea galduko dute.

8. Beldur-ikarak joko ditu,eta hain estua eta larriaizango da egoera,ezen erdiminetan dagoenemakumea bezalabihurrituko baitira.Harri eta zur eginikbegiratuko diote elkarri,aurpegiak lotsaz gorri dituztela.

9. Horra hor Jaunaren eguna,gupidagabeko eguna,haserrez eta sumin goriz gainezka;lurraldea basamortu bihurtuko dueta bertako bekatariak suntsituko.

10. Zeruko izar eta konstelazioekez dute gehiago argirik emango;eguzkia atera orduko ilunduko da,eta ilargiak ez du argi egingo.

11. Honela dio Jaunak:«Zigortu egingo dutmundua bere bidegabekeriengatik,gaizkileak beren gaiztakeriengatik.Zapaldu egingo duthandiputzen harrokeria,lurrera botako jauntxoen oilarkeria.

12. Urre garbia baino urriago,Ofirko urrea baino urriagobihurtuko dira gizakiak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 13