Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 13:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Babiloniaren aurkako mezua, Jainkoak Amotzen seme Isaiasi agertua.

2. «Jaso guda-banderamendi soil baten gailurrean!Egin irrintziaeta altxa besoak gudariei,handikien atetik eraso dezaten!

3. Gudariei dei egineta aginduak eman dizkiet:neure haserrearen ordezkariaukeratu ditut,nire ohorearendefendatzaile gartsu baitira».

4. Entzun zalaparta mendietan:jendetza handia dirudi.Entzun erresumen,bildu diren herrien iskanbila.Jaun ahalguztidunaikuskapena egiten ari zaioborrokara doan gudarosteari.

5. Urrutiko lurraldetik datoz,zerumugaz haraindi.Jauna bera dator etorri,bere haserrearenordezkari dituenekin,eskualde osoa txikitzera.

6. Egin garrasi,gainean baita Jaunaren eguna!Hor dator Jainko ahaltsuarenhondamen-indarrez.

7. Orduan, denei besoakeroriko zaizkie,denek adorea galduko dute.

8. Beldur-ikarak joko ditu,eta hain estua eta larriaizango da egoera,ezen erdiminetan dagoenemakumea bezalabihurrituko baitira.Harri eta zur eginikbegiratuko diote elkarri,aurpegiak lotsaz gorri dituztela.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 13