Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 10:15-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Baina aizkorak uste ote duaizkolaria baino handiago denik?Trontzeak uste ote dutrontzalaria baino gehiago denik?Ez du zigorrak erabiltzenzigorduna!Ez du zurezko makilak hartzenzurezko ez den makiladuna!

16. Horregatik, Jaun ahalguztidunakahulezia bihurtuko duasiriarren sendotasuna,eta haien gorputz ederraksukarrez joko ditu,suak hartuta bezala jarriko.

17. Israelen argi den Jainkoasu bihurtuko da,Israelen Santua sugar,eta bat-batean erreko ditu,sasia eta laharra bailiran.

18. Basoa eta baratzea bezain jori zena,goitik behera desegingo du,gaixotasun larriak gizakiadesegiten duen bezala.

19. Eta basoan geldituko direnzuhaitzakhain gutxi izango dira,ezen ume batek erekontatu ahal izango baititu.

20. Egun hartan,Israelen bizirik geldituek,Jakoben ondorengoetanonik aterako direnekez dute gehiago beren zigortzaileahartuko euskarritzat,baizik eta Jauna, Israelen Santua,hartuko dute benetako euskarritzat.

21. Jakoben ondorengoen artean,bakar batzuk besterikez dira itzulikoJaun indartsuagana.

22. Zure herria itsasoko hondarrabezain ugaria izango bada ere,oi Israel,bakar batzuk besterikez dira itzuliko:erabakia dago hondamendia,herriak ondo merezia.

23. Erabakia beteko duJaun ahalguztidunak,lurralde osoan beteko ere.

24. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Oi zu,Sionen bizi zaren nire herria!Ez izan Asiriaren beldurrik,zigorrez jotzen bazaitu ereeta zure aurkamakila jasotzen badu ere,behinola egiptoarrek bezala.

25. Izan ere, oso denbora gutxi barruamaituko dazure kontra dudan haserrea,eta nire suminakhaiek ditu hondatuko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 10