Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 1:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ezagutzen du idiak nagusia,baita astoak ereugazabareneko aska;Israelek, ostera, ez du ezagutzen,nire herriak ez du aditzen».

4. Ai jende bekataria,gaiztakeriaz jositako herria,gaizkile-arraza,ume galduak!Baztertu egin dute Jauna,mespretxatu Israelgo Santua,bizkarra emanez.

5. Nola behar zaituztet zigortu,errebelde izateari utz diezaiozuen?Buru osoa zauritua duzue,bihotza erabat eroria.

6. Orpotik burura,ez duzue atal bat ere osorik:dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,batere garbitu, lotueta olioz gozatu gabe.

7. Zuen lurraldea hondatua dago,zuen hiriak suak erreta.Soroetako uztaatzerritarrek dizuete irenstenzeuen begi aurrean.Dena hondamendi,Sodomaren porrokaldikoan bezala.

8. Hor gelditu da Sion hiri ederramahastian txabolaeta meloi-sailean txosnabezain bakarti,etsaiz inguraturiko hiriabezain babesgabe.

9. Jaun ahalguztidunakgutariko batzukbizirik utzi ez balitu,Sodoma eta Gomorraren azkenaizango genukeen guk ere.

10. Entzun Jaunaren hitza,Sodoma eta Gomorrakoenantzeko zaretenherri eta agintariok,aditu gure Jainkoaren irakaspena.

11. Honela dio Jaunak:«Zertarako ditutamaigabeko zuen sakrifizioak?Leporaino naukateaharien erre-oparieketa zekor gizenen gantzak.Nazkatua nago zezen, bildotseta akerren odolaz.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 1