Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 8:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Orduan, faraoiak esan zuen:—Utziko dizuet zeuen Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera basamortura joaten, baldin urrutiegi ez bazoazte. Erregutu nire alde!

25. Moisesek erantzun zion:—Zure jauregitik irten bezain laster erregutuko diot Jaunari, bihar zuregandik, zure funtzionario eta herriarengandik ezpateuliak alden ditzan; baina ez jarraitu iruzur egiten, faraoi jauna, Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten nire herriari eragotziz.

26. Jauregitik irten zenean, otoitz egin zion Jaunari,

27. eta Moisesek eskatua egin zuen Jaunak: aldendu ziren ezpateuliak faraoiagandik eta beraren funtzionario eta herriarengandik.

28. Baina beste behin ere bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 8