Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 8:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Egun hartan libratu egingo dut izurritik ene herria dagoen Goxen eskualdea. Han ez da ezpateulirik izango, jakin dezazun ni, Jaun hau, lurralde honen erdian nagoela.

19. Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».

20. Hala egin zuen Jaunak, eta ezpateuliak sailean etorri ziren faraoiaren eta funtzionarioen jauregietara eta lurralde osora, eta aurrean harrapatu guztia hondatu zuten.

21. Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Eskaini, bai, sakrifizioak zeuen Jainkoari, baina lurralde honetan bertan.

22. Moisesek ihardetsi zion:—Ez litzateke bidezkoa hori, zeren Jaunari, geure Jainkoari, egiten dizkiogun sakrifizioak ez dira onargarri egiptoarrentzat. Beraiek sakratutzat dituzten abereak hiltzen ikusiko bagintuzte, harrika hilko gintuzkete.

23. Basamortura joan behar dugu hiru eguneko bidean, geure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzeko, berak agindu digun eran.

24. Orduan, faraoiak esan zuen:—Utziko dizuet zeuen Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera basamortura joaten, baldin urrutiegi ez bazoazte. Erregutu nire alde!

25. Moisesek erantzun zion:—Zure jauregitik irten bezain laster erregutuko diot Jaunari, bihar zuregandik, zure funtzionario eta herriarengandik ezpateuliak alden ditzan; baina ez jarraitu iruzur egiten, faraoi jauna, Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten nire herriari eragotziz.

26. Jauregitik irten zenean, otoitz egin zion Jaunari,

Irakurri kapitulu osoa Irteera 8