Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 8:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Orduan, aztiek faraoiari esan zioten:—Jainkoaren eskua ari da hemen!Baina faraoia berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin, Jaunak esan bezala.

16. Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiagana, ibaira doanean, eta esaiozu: Hala dio Jaunak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten.

17. Ez badiozu uzten, ezpateuli-izurria bidaliko dizuet, zuri, zure funtzionario eta herriari: Egiptoko etxe guztiak eta inguruak ezpateuliz beteko dira.

18. Egun hartan libratu egingo dut izurritik ene herria dagoen Goxen eskualdea. Han ez da ezpateulirik izango, jakin dezazun ni, Jaun hau, lurralde honen erdian nagoela.

19. Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».

20. Hala egin zuen Jaunak, eta ezpateuliak sailean etorri ziren faraoiaren eta funtzionarioen jauregietara eta lurralde osora, eta aurrean harrapatu guztia hondatu zuten.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 8