Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 8:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi: «Esaiozu Aaroni luza dezala eskuan duen makila ibai, erreka eta zingiren gainera, eta ateraraz ditzala ibaitik igelak Egipto lurralde osora».

2. Luzatu zuen eskua Aaronek Egiptoko uren gainera eta atera zituen igelek Egipto osoa estali zuten.

3. Baina aztiek ere beste horrenbeste egin zuten beren azti-baliabidez, Egipto lurralde gainera igelak igoaraziz.

4. Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Erregutu Jaunari igelak niri eta nire herriari kentzeko, eta utziko diot zuen herriari Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten.

5. Moisesek esan zion:—Esan zeuk noiz erregutu behar dudan zure alde eta zure funtzionario eta herriaren alde, igelak zure jauregitik desagerrarazi eta Nilo ibaian soilik gera daitezen.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 8