Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 4:25-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Tziporak suharrizko aizto bat hartu, bere semeari zakil-muturra moztu eta beronekin Moisesi sexua ukitu zion, esanez: «Odol-senarra zaitut».

26. Semea erdaindu zuelako esan zion hori.Orduan, Jaunak joaten utzi zion.

27. Bien bitartean, honela agindu zion Jaunak Aaroni: «Zoaz Moisesengana, basamortura». Joan eta, Jainkoaren mendian aurkiturik, besarkatu egin zuen.

28. Orduan, Jaunak emaniko mezua eta egiteko aginduriko mirariak adierazi zizkion Moisesek bere anaiari.

29. Ondoren, elkarrekin joan ziren Israelgo herri-arduradunak biltzera.

30. Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien Aaronek, eta Moisesek mirariak egin zituen herriaren aurrean.

31. Sinetsi zuen herriak, eta Jauna alde jarri zitzaiela eta beren atsekabean begiak jarriak zituela jakitean, ahuspeztu eta gurtu egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 4