Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 36:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bi estaldura egin zituzten oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.

20. Akazia-zurezko oholak egin zituzten egoitzarako eta tente jarri:

21. ohol bakoitza bost metro luze zen eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;

22. bi mingain zituen bakoitzak ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egin zituzten egoitzarako ohol guztiak.

23. Hauetatik hogei hegoaldera jarri zituzten,

24. azpian zilarrezko berrogei oin zituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat;

Irakurri kapitulu osoa Irteera 36