Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 33:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Aingerua bidaliko dizut gida zaitzan, eta bota egingo ditut lurralde hartatik kanaandar, amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustarrak.

3. Zoazte esnea eta eztia darizkion lurraldera; baina ni ez naiz zuekin joango, burugogor baitzarete; bestela, bidean hondatuko zintuzketet».

4. Goibel jarri zen herria halako hitz gogorrak entzutean, eta ez zen inor festa-jantziz apaindu,

5. Jaunak esana baitzion Moisesi: «Esan israeldarrei: Herri burugogorra zarete! Apur batez zuekin joango banintz, hondatu egingo zintuzketet. Erantzi, bada, festa-jantziak, eta ikusiko dut zer egin zuekin».

6. Honela, Horeb menditik aurrera, ez zuten israeldarrek festa-jantzirik erabili.

7. Hartu zuen Moisesek etxola eta kanpalekutik urruti ezarri zuen. «Elkarketa-etxola» eman zion izen. Jaunaren nahia jakin nahi zuena, kanpalekutik aparte zegoen elkarketa-etxolara joaten zen.

8. Moises etxolara zihoanean, berriz, herri osoa, nor bere etxolaren sarreran, Moisesi begira egon ohi zen, hura etxolara sartu arte.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 33