Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 33:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Moisesek erantzun zion:—Zeu gurekin ez etortzekotan, ez gaitzazu hemendik abiarazi.

16. Nola jakin zeure herri hau eta neu gogoko gaituzula, zu zeu gurekin ez bazatoz? Horrela bakarrik izango baikara zure herri hau eta ni beste herriak ez bezalakoak.

17. Jaunak esan zion:—Esan duzun hori ere egingo dut, gogoko baitzaitut eta fio bainaiz zutaz.

18. Moisesek erregutu zion Jaunari:—Erakustazu, otoi, zeure aintza.

19. Jaunak erantzun zion:—Neure on guztia igaroaraziko dut zure aurretik eta neure izena hots egingo: «Jauna». Nik mesede egin nahi diodanari egiten diot mesede, eta gupida izan nahi diodanari izaten gupida.

20. Baina nire aurpegia ez zenezake ikus, ez bainazake gizakiak ikus eta bizirik iraun.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 33