Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 33:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Moisesek esan zion Jaunari:— Begira, zuk herri hau gidatzeko esaten didazu, baina ez didazu esaten nor bidaliko didazun laguntzeko. Esan didazu nitaz fio zarela ere eta gogoko nauzula.

13. Hori egia bada, ager iezazkidazu zeure asmoak; horrela jakingo dut egiaz gogoko nauzula. Kontuan izan gero, herri hau zeure herri duzula.

14. Jaunak esan zion:—Ni neu joango naiz zurekin eta atseden emango dizut.

15. Moisesek erantzun zion:—Zeu gurekin ez etortzekotan, ez gaitzazu hemendik abiarazi.

16. Nola jakin zeure herri hau eta neu gogoko gaituzula, zu zeu gurekin ez bazatoz? Horrela bakarrik izango baikara zure herri hau eta ni beste herriak ez bezalakoak.

17. Jaunak esan zion:—Esan duzun hori ere egingo dut, gogoko baitzaitut eta fio bainaiz zutaz.

18. Moisesek erregutu zion Jaunari:—Erakustazu, otoi, zeure aintza.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 33