Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 33:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi: «Ea, irten hemendik eta zoazte zeu eta Egiptotik atera zenuen herria, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez beraien ondorengoei emango niela agindutako lurraldera.

2. Aingerua bidaliko dizut gida zaitzan, eta bota egingo ditut lurralde hartatik kanaandar, amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustarrak.

3. Zoazte esnea eta eztia darizkion lurraldera; baina ni ez naiz zuekin joango, burugogor baitzarete; bestela, bidean hondatuko zintuzketet».

4. Goibel jarri zen herria halako hitz gogorrak entzutean, eta ez zen inor festa-jantziz apaindu,

Irakurri kapitulu osoa Irteera 33