Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 32:31-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Hala, Jaunarengana itzuli eta esan zion:—Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez.

32. Baina otoi, barka iezaiozu; bestela, ken nire izena idatzia duzun biziaren liburutik.

33. Jaunak, ordea, erantzun zion:—Nire aurka bekatu egiten duena bakarrik kenduko dut nire liburutik.

34. Zoaz orain, eraman herria esan dizudan lekura. Nire aingeruak gidatuko zaitu. Baina iritsiko da zigor-eguna: orduan zigortuko ditut beren bekatuagatik.

35. Jaunak zigortu egin zuen herria Aaroni zekorra egiteko eskatu ziolako.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 32