Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 32:25-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri,

26. eta, kanpalekuan zutik, oihu egin zuen: «Betoz niregana Jaunaren aldekoak!»Lebitar guztiak bildu zitzaizkion.

27. Moisesek esan zien: «Honela dio Israelgo Jainko Jaunak: Har beza nork bere ezpata eta zeharkatu kanpalekua, aterik ate jendea hilez, nahiz eta anaia, laguna edo auzokoa izan».

28. Bete zuten lebitarrek Moisesen agindua, eta hiru milaren bat gizon hil ziren egun hartan.

29. Moisesek esan zuen, orduan: «Gaur Jaunari sagaratuak izan zarete, ezbairik gabe semea nahiz senidea hil duzuelako. Jaunak, beraz, bedeinkatu egin zaituzte gaur».

30. Biharamunean, Moisesek esan zion herriari: «Bekatu larria egin duzue. Orain, Jaunarengana igo behar dut, ea barkazioa lortzen dizuedan».

31. Hala, Jaunarengana itzuli eta esan zion:—Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez.

32. Baina otoi, barka iezaiozu; bestela, ken nire izena idatzia duzun biziaren liburutik.

33. Jaunak, ordea, erantzun zion:—Nire aurka bekatu egiten duena bakarrik kenduko dut nire liburutik.

34. Zoaz orain, eraman herria esan dizudan lekura. Nire aingeruak gidatuko zaitu. Baina iritsiko da zigor-eguna: orduan zigortuko ditut beren bekatuagatik.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 32