Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 28:18-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa;

19. hirugarrenean, opaloa, agata eta amatista,

20. eta laugarrenean, krisolitoa, onizea eta jaspea. Harribitxiok urre-begietan sartuko dituzu.

21. Hamabi izan behar dute, hamabi baitira Israelgo leinuak; harri bakoitzean izen bat zizelkatuko duzu, zigiluen erara.

22. Bularrekoari urre garbizko katetxoak soka bihurrituen antzera egingo dizkiozu.

23. Egin urrezko bi eraztun ere eta erantsi bularrekoaren bi ertzei.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 28