10. zaharrenetik gazteenera, sei izen harri batean eta sei bestean.
11. Zizelkatu bi harrietan Israelgo leinuen izenak, zilarginak zigiluak zizelkatzen dituen eran, sartu urre-begietan
12. eta ipini efodaren sorbalda-babeskietan. Honela, israeldarren izenak oroigarri gisa eramango ditu Aaronek Jaunaren aurrera.
13. Urre-harizko apaingarriak eginen dituzu
14. eta urre garbizko bi katetxo, soka bihurrituen erara, eta katetxoak urre-harizko apaingarrietan ezarriko.
15. «Epaiketarako bularrekoa artelanez egingo duzu, efodaren gai berak erabiliz: urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua.
16. Bitan tolestatua izango da eta karratua, hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.
17. Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda;
18. bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa;
19. hirugarrenean, opaloa, agata eta amatista,