Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 25:13-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Egin akazia-zurezko hagak, urreztatu,

14. eta sarrarazi kutxaren bi alboetako eraztunetan, kutxa eraman ahal izateko;

15. utzi hagak eraztunetan sarturik, atera gabe.

16. Emango dizudan itun-agiria kutxan ezarriko duzu.

17. «Egin urre garbizko estalkia: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da.

18. Estalkiaren bi ertzetan, bi izaki hegaldun egingo dituzu, urretan landuak,

19. bata ertz batean, bestea bestean; gorputz bat bera egingo dute estalkiarekin.

20. Hegoak zabalik edukiko dituzte estalkiaren gainetik, berau babesteko; elkarren buruz buru egongo dira, estalkiari begira.

21. Ezarri estalkia kutxaren gainean, eta ipini nik emango dizudan itun-agiria kutxaren barruan.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 25