Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 22:15-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. «Ezkontza-hitza eman gabeko neskatxa norbaitek liluratzen badu eta harekin oheratzen, dotea eman eta emaztetzat hartu beharko du.

16. Neskatxaren aitak emaztetzat eman nahi ez badio, berriz, neska birjinei dagokien dotea eman beharko du.

17. «Ez utzi sorginik bizirik.

18. «Abereekin haragizko bekatua egiten duenak heriotza-zigorra izango du.

19. «Jauna ez beste jainkoren bati sakrifizioak eskaintzen dizkiona erabat suntsitua izango da.

20. «Ez zurrupatu, ez zapaldu etorkinak, zuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.

21. «Ez erabili gaizki alarguntsak eta umezurtzak;

22. zeren, gaizki erabiltzen badituzue, haiek niregana laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo baitiet:

23. haserre bizitan jarriko naiz eta gerraz hilko zaituztet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun eta zuen seme-alabak umezurtz.

24. «Zuekin bizi den nire herriko dohakaberen bati dirua maileguz ematen badiozue, ez izan zeken berarekin, ez ezarri interesik.

25. «Soingainekoa hartzen badiozue bahituran, itzuli eguzkia sartzerako,

26. ez baitu hori beste estalkirik. Zerekin babestuko da, bestela, etzaterakoan? Laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo diot, errukiorra bainaiz ni.

27. «Ez iraindu Jainkoa, ezta madarikatu herriko buruzagia ere.

28. «Egin luzatu gabe uzta guztien eta ardoaren eskaintza.«Sagaratu niri zeuen lehen-semea,

29. baita zeuen behi eta ardien lehen-kumeak ere. Zazpi egunez amarekin geldituko dira, baina zortzigarrenean niri sagaratuko dizkidazue.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 22