Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 22:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. hartzaileak Jaunaren izenean zin egingo dio jabeari, berari utzitakoa ez duela ukitu aitortuz. Jabeak haren zin-hitza onartuko du, eta hark ez du ordaindu beharrik izango.

11. Baina bere begi-bistan ostu badiote, ordaindu egin beharko dio jabeari.

12. Piztiaren batek sarraskitu badu, hala gertatu delakoaren frogak aurkeztuko ditu, eta ez du ordaindu beharrik izango.

13. «Norbaitek beste bati aberea uzteko eskatu, eta aberea zauritua edo hila gertatzen bada, jabea bertan ez bazen, ordaindu egin beharko dio kaltea;

14. jabea bertan bazen, berriz, ez du ordaindu beharrik izango. Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio».

15. «Ezkontza-hitza eman gabeko neskatxa norbaitek liluratzen badu eta harekin oheratzen, dotea eman eta emaztetzat hartu beharko du.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 22