Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 20:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoak hitz hauek esan zituen:

2. «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.

3. «Ez izan ni beste jainkorik.

4. «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.

5. Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;

6. baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.

7. «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.

8. «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.

9. Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;

10. baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.

11. Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 20