Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 2:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lebiren leinuko gizaseme bat leinu bereko emakume batekin ezkondu zen.

2. Haurdun gelditu zen emaztea eta semea izan zuen. Haurra ederra zela ikusirik, gordeta eduki zuen hiru hilabetez;

3. baina, luzaroago gordeta eduki ezinik, zumitzezko saski bat hartu eta, zirrikituak galipotez eta bikez estalirik, haurra bertan sartu zuen eta Nilo ibaiertzean utzi kanaberen artean.

4. Haurraren arreba urruti gelditu zen, zer gertatuko begira.

5. Geroxeago, faraoiaren alaba ibaira etorri zen bainatzera; bitartean, neskameak ibai ondoan zebiltzan. Faraoiaren alabak saskia ikusi zuen kanabera artean, eta neskameetako bat bidali zuen haren bila.

6. Ireki eta mutikoa ikusi zuen negarrez. Faraoiaren alabak, errukiturik, esan zuen:—Hebrearren haurra da, noski.

7. Orduan, haurraren arrebak esan zion:—Nahi al duzu hebrear inude baten bila joatea, haurra hazteko?

8. —Zoaz —erantzun zion faraoiaren alabak.Neskatxak haurraren amari deitu zion.

9. Heldu zenean, faraoiaren alabak esan zion:—Hartzazu haurra eta hazi, eta neuk ordainduko dizut.Emakumeak haurra hartu eta hazi egin zuen.

10. Handi egin zenean, faraoiaren alabari eraman zion. Honek semetzat hartu eta Moises ezarri zion izena, esanez: «Uretatik atera dut».

11. Behinola, jadanik heldua zelarik, bere anaia hebrearrengana joan zen Moises eta lan neketsuetan aurkitu zituen. Eta han ikusi zuen egiptoar bat hebrear anaia bat jipoitzen.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 2