Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 18:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakin zuen Madiango apaiz eta Moisesen aitaginarreba zen Jetrok, Jainkoak Moisesen eta bere herriaren alde egin zuen guztia: nola atera zituen israeldarrak Egiptotik.

2. Jetrok, Moisesen aitaginarrebak, etxean jasoak zituen Moisesek bere ondotik bidali zituen Tzipora emaztea

3. eta bi semeak. Hauetako bati Gerxom —hau da, «Etorkin hemen»— zeritzon, Moisesek esan zuenagatik: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean»;

4. besteari Eliezer —hau da, «Nire Jainkoa lagun»— zeritzon, honela esan baitzuen Moisesek: «Nire aitaren Jainkoa laguntzera etorri zait eta faraoiaren ezpatatik libratu nau».

5. Jetro aitaginarreba Moisesengana joan zen honen emazte eta semeekin, basamortuan kanpatua zegoen tokira, Jainkoaren mendira.

6. Mandatu hau bidali zion Moisesi: «Neu, zure aitaginarreba Jetro, nator zu ikustera, zeure emazte eta semeekin».

7. Moises bere aitaginarrebari bidera atera zitzaion, eta, ahuspezturik, besarkatu egin zuen; elkar agurtu ondoren, oihal-etxolan sartu ziren.

8. Moisesek Jetrori kontatu zion Jaunak faraoiaren eta egiptoarren bizkarretik Israelen alde egin zuen guztia, bidean izan zituzten eragozpenak, eta nola libratu zituen Jaunak guztiotatik.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 18