Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 17:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Moisesi besoak nekatu zitzaizkionean, harri bat hartu eta lurrean ipini zuten, bertan eser zedin. Gero, Aaronek eta Hurrek haren besoei eutsi zieten, alde banatatik. Honela, tinko iraun zuten Moisesen besoek, eguzkia sartu arte.

13. Eta Josuek amalektarrak garaitu zituen eta ezpataz garbitu.

14. Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi hau liburuan oroigarri gisa, eta jakinarazi Josueri zeharo ezereztuko ditudala amalektarrak, ez dela munduan haien oroitzapenik ere geldituko».

15. Moisesek aldarea eraiki zuen eta «Jauna, nire bandera» ezarri zion izena,

16. esanez:«Jaunaren errege-aulkiarieraso diotelako,menderen mendetanborrokatuko da Jaunaamalektarren aurka».

Irakurri kapitulu osoa Irteera 17