Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 17:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israeldarren elkarte osoa, Jaunaren agindura, Sin basamortutik abiatu zen, geldiuneak eginez. Refidimen ezarri zuten kanpalekua, baina ez zen han urik herriak edateko.

2. Orduan, aurpegi eman zioten Moisesi, esanez:—Emaguzu ura edateko!Moisesek erantzun zien:—Zer dela eta ematen didazue aurpegi niri? Zergatik tentatzen duzue Jauna?

3. Baina egarri zen herria bazter hartan, eta marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez:—Honetarako atera al gaituzu Egiptotik, geu, geure seme-alabak eta abereak egarriak hilarazteko?

4. Moisesek deiadar egin zion Jaunari:—Zer egin diezaioket herri honi? Ia-ia harrika egin didate!

5. Jaunak erantzun zion:—Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun. Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 17