Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 15:6-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Zure eskuina, Jauna,izugarri indartsu!Etsaia desegin du.

7. Zeure ahalmen handiaz dituzuarerioak zanpatu;haserre-sua piztueta lastoa bezala erre.

8. Zuk haserrez haize emaneta urak metatu dira;uhinak harresi gisa zutitu,itsas urak tinko gelditu.

9. Etsaiak pentsatu zuen:“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,lapurtu eta harrapakina banatuko,aseko dut neure gutizia.Ezpata zorrotik ateraeta haietaz jabetuko naiz”.

10. Baina zuk haize emaneta itsasoak irentsi ditu;ekaitz-uretan hondoratu diraberunaren antzera.

11. «Nor zu adinakorik, Jauna,jainkoen artean?Nor zu adinakorik,zure santutasunak dirdai egitean?Nor zu adinakorikgauza harrigarrieta izugarriak egiten?

12. Zuk eskua luzatueta lurrak etsaiak irentsi!

13. Maitasunez gidatzen duzuaskatu duzun herria.Indarrez daramazuzeure egoitza santura.

14. Hau entzutean,herriak larri dirafilistearrak beldur-ikaraz,

15. Edomgo buruzagiak dardaraz;Moabeko handikiak izuturik,kanaandar guztiak asaldaturik.

16. «Jauna,zure beso indartsuaren eraginez,hor daude herriak harri eta zur,izuak eta beldur-ikarak harturik,zuk eskuratu duzun herriaigaro bitartean!

17. Jauna,zuk sarrarazten duzu zeure herriaeta zeure mendian landatzen,zeure ondarean,zeure egoitza egin duzun lekuan,zeure eskuz eraiki duzunsantutegian.

18. Jauna errege da betierean!»

19. Faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldunak itsasoan sartu zirenean, Jaunak itsas urak gainera erorarazi zizkien; israeldarrak, ordea, itsas erditik igaro ziren oinik busti gabe.

20. Miriam profetesak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta emakume guztiak atzetik joan zitzaizkion, dantzan eta danbolina joz.

21. Miriamek honela eman zion hasiera kantuari:«Kanta Jaunaren omenez,garaipen harrigarria lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz».

Irakurri kapitulu osoa Irteera 15