Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 15:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «Jaunak itsasoan hondoratu ditufaraoiaren gurdi eta gudarostea,Itsaso Gorrian murgildugudalbururik bikainenak.

5. Itsasoak ditu azpiratu,hondora jaitsi diraharritzarraren antzera.

6. «Zure eskuina, Jauna,izugarri indartsu!Etsaia desegin du.

7. Zeure ahalmen handiaz dituzuarerioak zanpatu;haserre-sua piztueta lastoa bezala erre.

8. Zuk haserrez haize emaneta urak metatu dira;uhinak harresi gisa zutitu,itsas urak tinko gelditu.

9. Etsaiak pentsatu zuen:“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,lapurtu eta harrapakina banatuko,aseko dut neure gutizia.Ezpata zorrotik ateraeta haietaz jabetuko naiz”.

10. Baina zuk haize emaneta itsasoak irentsi ditu;ekaitz-uretan hondoratu diraberunaren antzera.

11. «Nor zu adinakorik, Jauna,jainkoen artean?Nor zu adinakorik,zure santutasunak dirdai egitean?Nor zu adinakorikgauza harrigarrieta izugarriak egiten?

Irakurri kapitulu osoa Irteera 15