Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 10:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Orduan, Jaunaren eraginez, mendebaldeko haizeak jo zuen indartsu; honek larrapoteak aurrean eraman eta Itsaso Gorrira jaurti zituen. Ez zen larrapote bat bera ere Egipto osoan gelditu.

20. Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia, israeldarrei joaten ez uzteko.

21. Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Altxa ezazu eskua zerurantz eta ukitzeko moduko ilunpeak izango dira Egipton».

Irakurri kapitulu osoa Irteera 10