Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 1:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Baina zenbat eta zanpatuago, orduan eta ugariago eta hedatuago egin ziren. Israeldarrez gogaiturik, egiptoarrek

13. esklabotza gogorra ezarri zieten

14. eta bizimodu garratza eginarazi, lan astunetara behartuz: buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak. Lan guztiok gogorkeriaz ezarri zizkieten.

15. Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak

16. esan zien:—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.

17. Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.

18. Orduan, erregeak deitu eta esan zien:—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?

19. Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.

20. Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.

21. Eta emaginei beraiei, Jainkoari begirune izan ziotenez gero, ondorengoak eman zizkien.

22. Orduan, faraoiak agindu hau eman zion herri osoari: «Bota Nilo ibaira hebrear mutiko guztiak! Neskak, berriz, utzi bizirik!»

Irakurri kapitulu osoa Irteera 1