Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 9:22-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien.

23. Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi.

24. Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona.

25. Orduan, esan zuen:«Madarikatua Kanaan: izan bedibere senideen esklaboen esklabo».

26. Esan zuen, gainera:«Bedeinkatua Jauna,Semen Jainkoa!Izan bedi Kanaan Semen esklabo!

27. Jainkoak zabal egin beza Jafet!Bizi bedi Semen oihal-etxoletan!Izan bedi Kanaan Jafeten esklabo!»

28. Uholdearen ondoren, ehun eta berrogeita hamar urtez bizi izan zen Noe.

29. Guztira bederatziehun eta berrogeita hamar urtez bizi ondoren, hil egin zen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 9