Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 8:13-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen.

14. Bigarren hilaren zazpian zen hori.

15. Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri:

16. «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.

17. Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».

18. Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.

19. Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.

20. Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.

21. Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 8