Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 7:14-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Sartu ziren, baita ere, mota guztietako abere eta piztiak, lurreko narrasti eta hegaztiak.

15. Bizidun guztiak binaka sartu ziren ontzian Noerekin batera,

16. mota bakoitzetik arra eta emea, Jainkoak Noeri agindu bezala. Gero, Jaunak ontziko atea itxi zuen.

17. Berrogei egunez iraun zuen uholdeak. Gora egin zuten urek eta ontzia lurretik jaso zuten.

18. Urak gero eta handiago eta indartsuago ziren, eta ontzia ur gainean zebilen.

19. Hain uholde handia izan zen, ezen zerupeko mendi-gailurrik garaienak ere estali baitzituen.

20. Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak.

21. Bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro, eta gizaki guztiak.

22. Lehorrean bizi-arnasa zuen oro hil zen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 7