Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 7:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko atexkak ireki.

12. Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez.

13. Egun hartan bertan sartu zen Noe ontzian bere seme Sem, Kam eta Jafetekin, bere emazte eta errainekin.

14. Sartu ziren, baita ere, mota guztietako abere eta piztiak, lurreko narrasti eta hegaztiak.

15. Bizidun guztiak binaka sartu ziren ontzian Noerekin batera,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 7