Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 5:20-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

21. Hirurogeita bost urte zituela, Henokek Matusalem izan zuen.

22. Matusalem izan zuenetik, beste hirurehun urtez bizi izan zen, Jainkoak nahi bezala jokatuz, eta seme-alabak izan zituen.

23. Beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita bost urtez bizi izan zen.

24. Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean desagertu egin zen, Jainkoak eramanik.

25. Ehun eta laurogeita zazpi urte zituela, Matusalemek Lamek izan zuen.

26. Lamek izan zuenetik, beste zazpiehun eta laurogeita bi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 5