Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 47:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Honek esan zien:—Zein da zuen lanbidea?Haiek erantzun:—Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.

4. Eta jarraitu zuten:—Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.

5. Faraoiak Joseri esan zion:—Aita eta senideak etorri zaizkizu.

6. Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen arduradun.

7. Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen.

8. Honela galdetu zion faraoiak:—Zenbat urte dituzu?

9. Jakobek erantzun:—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 47