Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 47:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josek faraoiari berri ematera joan eta esan zion: «Nire aita eta senideak etorri dira Kanaandik ardi eta behiekin eta daukaten guztiarekin. Orain Goxen eskualdean aurkitzen dira».

2. Anaietariko bost berekin hartu eta faraoiari aurkeztu zizkion.

3. Honek esan zien:—Zein da zuen lanbidea?Haiek erantzun:—Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.

4. Eta jarraitu zuten:—Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.

5. Faraoiak Joseri esan zion:—Aita eta senideak etorri zaizkizu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 47