Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 46:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta biloben artean.

19. Jakoben emazte Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.

20. Joseri, Egipto lurraldean, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba Asenatek bi seme sortu zizkion: Manases eta Efraim.

21. Benjaminen semeak Bela, Beker, Axbel, Gera, Naaman, Ehi, Rox, Mupim, Hupim eta Ard izan ziren.

22. Horiek dira Rakelek Jakobi sortu zizkion semeak; hamalau guztira, seme eta biloben artean.

23. Dan eta beronen semea: Huxim.

24. Neftali eta beronen semeok: Jahtzeel, Guni, Jetzer eta Xilem.

25. Horiek dira, Labanek Rakel bere alabari eman zion Bilha neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; zazpi guztira, seme eta biloben artean.

26. Beraz, Jakobekin Egiptora joandako guztiak, beraren jatorrikoak, errainak kontuan hartu gabe, hirurogeita sei izan ziren.

27. Joseren bi semeak Egipton jaioak zirenez, Egiptora joandako Jakoben ondorengoak hirurogeita hamar izan ziren guztira.

28. Jakobek Juda bere semea bidali zuen aurretik Joserengana, Goxen eskualdean lekua prestatzeko. Hara iritsi zirenean,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 46