11. Lebi eta beronen semeok: Gerxon, Kehat eta Merari.
12. Juda eta beronen semeok: Er, Onan, Xela, Peretz eta Zerah. Baina Er eta Onan Kanaan lurraldean hil ziren. Peretzen semeak Hetzron eta Hamul izan ziren.
13. Isakar eta beronen semeok: Tola, Puba, Job eta Ximron.
14. Zabulon eta beronen semeok: Sered, Elon eta Jahleel.
15. Horiek dira Leak Jakobi Mesopotamian sortu zizkion semeak, Dina bere alabaz gainera; hogeita hamahiru guztira, seme-alaba eta biloben artean.
16. Gad eta beronen semeok: Tzifion, Hagi, Xuni, Etzbon, Eri, Arodi eta Areli.
17. Axer eta beronen semeok: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel izan ziren.
18. Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta biloben artean.