Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 46:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zeukan guztiarekin abiatu zen Jakob. Beer-Xebara heldurik, sakrifizioa egin zion bere aita Isaaken Jainkoari.

2. Gau-ikuskari batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi:—Jakob! Jakob!Jakobek erantzun:—Hemen nauzu.

3. Jaunak esan zion:—Jainkoa naiz ni, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptora joateko, han herri handi bihurtuko baitzaitut.

4. Egiptora bidean zurekin izango nauzu eta neuk itzularaziko zaitut berriro. Eta hiltzean, Josek itxiko dizkizu begiak.

5. Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek faraoiak bidalitako gurdietara igoarazi zituzten aita, haurrak eta emazteak.

6. Beren abereak eta Kanaan lurraldean pilatutako ondasunak ere eraman zituzten.

7. Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondare guztia, eraman zituen Jakobek Egiptora.

8. Hona Egiptora joan ziren Jakoben ondorengoak: Ruben, Jakoben lehen-semea,

9. eta beronen semeok: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.

10. Simeon eta beronen semeok: Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin, Tzohar eta Xaul, emakume kanaandarraren semea.

11. Lebi eta beronen semeok: Gerxon, Kehat eta Merari.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 46