Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 45:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josek, bere sentipenei gehiago eutsi ezinik, inguruan zituen egiptoarrei agindu zien: «Atera denok hemendik!»Hala, ez zen Joserekin inor gelditu, anaiei bere burua ezagutzera eman zienean.

2. Orduan, negarrari eman zion ozenki. Entzun zioten egiptoarrek, eta faraoiaren jauregian ere honen berri izan zuten.

3. Josek bere senideei esan zien: «Jose nauzue! Bizi al da oraindik aita?»Anaiek, izuaren izuz, ez zuten erantzuten asmatzen.

4. Orduan, Josek: «Tira, hurbildu niregana!»Hurbildu zitzaizkionean, honela jarraitu zuen: «Bai, Jose nauzue, zeuen anaia, Egiptora ekartzeko saldu zenutena.

5. Baina ez izan orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako. Jainkoak zuen aurretik etorrarazi nau, bizia izan dezazuen.

6. Bi urte dirau goseteak lurralde osoan eta datozen bost urteetan ere ez da hazirik ereingo, ez uztarik bilduko.

7. Jainkoak zuen aurretik bidali nau, zuentzat behar adina janari gordetzeko eta zuek harrigarriro salbatzeko.

8. Beraz, ez nauzue zuek bidali, Jainkoak baizik. Berak jarri nau faraoiaren ordezko, bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 45