Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 44:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: «Bete leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua zaku-muturrean,

2. eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-muturrean».Hark Joseren esana bete zuen.

3. Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren astoekin.

4. Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: «Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu: Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke?

5. Zergatik ostu diozue nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duen edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!»

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 44