Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 43:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gosetea latza zen Kanaan lurraldean.

2. Egiptotik ekarritako garia ahitu zenean, Jakobek bere semeei esan zien:—Zoazte berriro garia erostera.

3. Judak erantzun zion:—Gizon hark argi eta garbi esan zigun bere aurrera ez agertzeko, anaia gurekin eraman gabe.

4. Beraz, anaia bidali nahi baduzu, jaitsiko gara garia erostera.

5. Baina nahi ez baduzu, ez gara jaitsiko, gizon hark bere aurrera ez agertzeko esan baitzigun, anaia gurekin eraman ezean.

6. Israelek esan zuen:—Eta zergatik esan behar zenioten gizon hari beste anaia bat zenutela? Jota utzi nauzue.

7. Haiek erantzun:—Gizon hura galde eta galde ari izan zitzaigun gutaz eta gure etxekoez: «Bizi al duzue oraindik aita? Beste anaiarik ba al duzue?» Eta galderei erantzun besterik ez genuen egin. Burutik pasako al zitzaigun, bada, anaia eramateko esango zigunik?

8. Judak bere aita Israeli esan zion:—Bidali mutikoa nirekin. Abia gaitezen. Bestela denok hilko gara: zu, gu eta gure umeak.

9. Neure gain hartzen dut zure semearen erantzukizuna; neuri eskatu kontuak. Itzultzen ez badizut eta aurrera ekartzen ez, errudun izango nauzu betiko!

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 43