Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 42:36-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Orduan, Jakobek esan zien:—Semerik gabe utzi behar nauzue: Jose falta dut, Simeon ere bai eta, orain, Benjamin kendu nahi didazue. Zoritxarra zoritxarraren gain niretzat!

37. Rubenek esan zion aitari:—Utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut. Itzuliko ez banizu, hil nire bi semeak!

38. Jakobek, orduan:—Ez da jaitsiko nire semea zuekin, hila baitu bere anaia eta bera bakarrik gelditzen zait Rakelengandik. Bidean zoritxarren bat gertatuko balitzaio, agure hau Hildakoen Egoitzara jaitsaraziko zenukete atsekabez.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 42