Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 41:49-57 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

49. Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.

50. Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak.

51. Lehen-semeari Manases eman zion izen, esanez: «Jainkoak ahantzarazi dizkit neure atsekabe eta ahaide guztiak».

52. Bigarrenari Efraim eman zion izen, esanez: «Jainkoak fruitua emanarazi dit neure atsekabeen lurralde honetan».

53. Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak,

54. eta urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala. Gosetea nagusitu zen lurralde guztietan; Egipto osoan, ordea, ez zen ogirik falta.

55. Gerora, Egipto lurralde guztira ere hedatu zen gosetea, eta herria faraoiari joan zitzaion oihuka ogi eske. Faraoiak esan zien: «Zoazte Joserengana eta egizue berak esandakoa».

56. Gosetea lurralde osora zabaltzean, Josek aletegi guztiak ireki eta alea egiptoarrei saldu zien. Gosetea gero eta latzagoa zen Egipto aldean.

57. Beste lurraldeetatik ere jende asko zetorren Egiptora Joseri alea erostera, latza baitzen gosetea alde guztietan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 41