Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 40:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu zituen:

21. edarizainen arduraduna bere karguan ezarri zuen berriro, faraoiari edaria zerbitzatzeko;

22. okin-arduraduna, aldiz, urkarazi egin zuen, Josek adierazi bezala.

23. Edarizainen arduraduna, ordea, ez zen Josez batere oroitu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 40